Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento BERRIAK Aisia eta Kultura Uztailaren 20an Santa Marina

Uztailaren 20an Santa Marina

Beste urte batez eta tradizioari jarraituz, uztailaren 20an Santa Marina eguna ospatuko da Sopelan. Eguna hasteko 10:00etan txupina botako da udaletxean, eta gero, Barinatxe Taldeko txistulariekin batera, kalejira egingo da Santa Marinara arte.

11:00etan meza egingo da eta ostean, 11:30ean ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez. 12:00etan hamaiketakoaren txanda helduko da, eta oraindik gosea ase ez dutenek herri-bazkaria izango dute, 14:00ak aldera.

Azkenik, 17:00etan tortilla txapelketa izango dugu, eta horren ostean eguna biribiltzeko, 18:00etan, erromeria.

EGITARAUA:

  • 10:00     Txupina. Udaletxeko plazatik Santa Marinara kalejiran Barinatxe Taldeko txistulariekin.
  • 11:00     Meza nagusia Santa Marina Baselizan.
  • 11:30     Ohorezko aurreskua eta lore eskaintza Fernando Ansoleagaren omenez.
  • 12:00     Hamaiketakoa trikitixarekin.
  • 14:00     Herri bazkaria Fernando Ansoleagaren parkean.
  • 17:00     Tortilla lehiaketa.
  • 18:00     Erromeria.

Hurrengo esteka honetan deskargatu dezakezu programa: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia