Usted está aquí: Inicio INICIO Ayuntamiento BERRIAK Sopela Azaroaren 30ean rock-a nagusi Sopelan

Azaroaren 30ean rock-a nagusi Sopelan

Fair Saturday dela eta UK Gaztedik The Ribbons eta The Renegados taldeen kontzertua antolatu du Sopelan hurrengo larunbaterako, azaroak 30.

Ikuskizun solidarioa Atalaia del Gardokin ospatuko da eta 22:00etan hasiko da. Bildutako dirua Corazón Verde animalientzako aterpearentzat eta  APAS.O.S animaliak babesteko erakundearentzat izango da.

Fair Saturday izaera kulturala duen mugimendu sozial bat da, azaroaren azken larubatean ospatzen dena eta proiektu sozialen aldeko ekimen artistiko eta kulturalen antolaketan oinarritzen da.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia