Ekainaren 29an Sopelak bere lehenengo Argazki rallya ospatuko du

San Pedro jaien barruan, Uribe Kosta Fotografíak, Sopelako Udalarekin elkarlanean, “Sopelako I Argazki rally” izeneko argazki lehiaketa antolatu du ekainaren 29rako. Parte hartu nahi duten pertsona adindunek egunean bertan eman dezakete izena 09:00etatik 10:00etara Udaletxeko Hallean. Argazkien hartzea ere bertan izango da 13:00etatik 14:00etara eta memoria txartelean 5 argazki egon behar dira, bat gai bakoitzeko. Argazkiak Sopelako jaiei buruz izango dira.

Epaimahaia Uribe Kosta Fotografiak izendatutako 3 epailez osatuko da eta horien epaitza apelaezina izango da. Sariei dagokionez, bi kategoria egongo dira eta maila lokaleko irabazlea ezin du izan maila nagusiko irabazlea:

- Maila nagusia

- Lehenengo saria: 150 €

- Bigarren saria: 100 €

- Hirugarren saria: 75 €

- Maila lokala: 175 €

4 irabazleen 20 argazkiekin erakusketa bat egingo da Kurtzio Kultur Etxean urrian zehar.

Informazio gehiago: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. / 673524346

OINARRIAK: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio