Sopelako Udalak tona eta erdi tapoi solidario jaso ditu

 

Sopelako Udalak, guztira 1.558 kg plastikozko tapoi bildu ditu aurtengo otsailean udalerriko hainbat lekutan jarri ziren lau edukiontzi solidarioetatik. Lehen esperientzia honetan, eta Sopelako bizilagunek erakutsitako elkartasunari esker, 233,70 euro bildu dira guztira. Zenbateko hau dagoeneko Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari eman zaio. Gaur egun, EAEn 7 kasu ezagutzen ditugu, bat Gipuzkoan eta beste sei Bizkaian, horietarik hiru anai-arrebak izanik.

Tapoien bilketa solidarioa Udalak 2020. urtearen hasieran abiarazitako ekimena da, helburu bikoitza duena: ingurumena zaintzen laguntzea eta Sopelako bizilagunei beren harri-koskorra hainbat arrazoi solidariotara eramateko modua eskaintzea.

Birziklatze-ohitura bat sortu nahi dugu, bi balio oso garrantzitsu bateratuz: ingurumenarekiko kontzientziazioa eta elkartasuna”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak. Era berean, Amaia Guenetxea zinegotziak herritar guztiak animatzen ditu berriz ere, “solidarioa eta ingurumenarentzat onuragarria den ekimen honetan parte hartzera eta plastikozko tapoiak horretarako jarritako edozein edukiontzitan uztera”.

Aipatutako edukiontzi grisek diseinu edo irudi berezia dute, herritarrek modu errazean identifika  ditzaten. Era berean, bota ahal diren artikuluen motari buruzko informazio-pegatinak dituzte, eta horiek guztiak poltsarik gabe eta soltean utzi behar dira. Edukiontzi horiek gune hauetan daude kokatuta:

Udaletxeko parean dagoen turismo bulegoaren aurrean.

Bilketa Udalak egiten du, ondoren materiala plastikoak tratatzeko eta berreskuratzeko Lemoako instalazio batera eramateko. Bigarren txanda honen kasuan ere, mozkinak ongintzako erakunde eta kausetara bideratuko dira oso-osorik.

Zer tapoi mota bota daitezke?

Ezinbesteko baldintza plastikozkoak izatea da. Hona hemen plastikozko tapoi eta tapa baliodunen zerrenda:

Ur-botilatxo, freskagarri, gaseosa, edateko jogurtenak …

Informazio gehiago www.sopelaudala.org/tapoisolidarioak webgunean.