Abenduaren 14an Sopelak“Kanpaikada aurreratuak” ekimenaren 5. edizioa ospatuko du

Bosgarren urtez jarraian Sopekoor Sopelako kuadrillek “Kanpaikada aurreratuak” ekimenaren edizio berria antolatu dute hurrengo larunbaterako, abenduak 14. Honen bidez, udalerria dinamizatu nahi da Urtezahar-gaua modu aurreratuan ospatuz.

Okasiorako, ekintza anitzak antolatu dira. Jarduna 18:00etan hasiko da txokolatada goxo batekin eta ordubete beranduago Burrunba elektrotxarangak animatutako poteo musikatua egingo da herriko tabernetatik zehar. 22:00etan, Gabonetako otzara bat zozketatuko da eta 2020ari ongietorria emateko Kanpaikada aurreratuak ospatuko dira Txokoholic kuadrillaren eskutik. Azkenik, 22:30ak aldera, Gabon kanten txapelketa hasiko da kioskoan.