12 ekintza elikagaien xahuketaren aurka

Ekoitzitako elikagaien herena zabortegietara botatzen da. Elikagaiak botatzen ditugunean, ura eta energiaren moduko baliabideak ez ezik, dirua ere xahutzen ari gara, eta horrek eragina du klima-aldaketan. 

12 ekintza elikagaien xahuketaren aurka: 

  1. Planifikatu asteko menua: begiratu jaki-tokia eta hozkailua eta, ondoren, egin erosketarako zerrenda. 
  2. Aukeratu erosketa noiz egin: ez joan gosea duzunean edo presaka zabiltzanean. 
  3. Erosi amaieran hotza behar duten elikagaiak: ez hautsi hotz-katea.
  4. Ikasi etiketak ulertzen: bereizu iraungitze-data eta kontsumo lehenetsiaren data. Irakurri elikagaia kontserbatzeko baldintzak.
  5. Aukeratu gertuko eta sasoiko elikagaiak: baloratu hemengo elikagai bereziak. 
  6. Behar duzuna bakarrik erosi: Kontuz eskaintzekin!
  7. Elikagaiak behar bezala gorde: jarri produktu zaharrenak aurrean. 
  8. Ondo antolatu hozkailua: jarri elikagai bakoitza dagokion lekuan. 
  9. Behar duzun janaria bakarrik prestatu: kontuan izan zenbat zareten eta zenbat jaten duzuen.
  10. Janaria sobratu bazaizu: izoztu eta probatu errezeta berriak. 
  11. Etxetik kanpo jaten baduzu: neurriz eskatu, daukazun gosearen arabera. 
  12. Janaria sobratzen bazaizu, ez izan lotsarik!: eskatu ezazu eramateko eta aprobetxatzeko.