Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela
Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopela Networking dinamizazioko lehen gosari-topaketa bihar ospatuko da

Sopela Networking ekimenaren esparruan antolatutako 4 gosari-topaketetako lehena ospatuko da  bihar, urriak 15, Mª Teresa Fernández zinegotziak zuzentzen duen Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomi Sustapen Sailaren prestakuntza-gelan,

Lehen topaketa hau 07:30etik 09:30etara egingo da eta B2B (Business to Business) marketinera hurbilketa bat proposatuko du. Izena eman duten pertsonek marketin-mota horren berezko alderdietan sakondu ahal izango dute, hala nola B2B teknikak eta estrategiak, enpresaren Speech B2B diseinua, Networking-a, feedback-a eta sinergien bilaketa.

Pertsona ekintzaileak, saltokiak eta negozioak

“Sopela Networking Zirkularra Sopelako Ekintzaileei, Saltokiei eta Negozioei zuzenduta dago, hurbileko merkataritza-ingurunera hurbiltzeko, bertan ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioarekin, Sopelako ekonomia zirkularra lortzeko”, azpimarratzen du Mª Teresa Fernández Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotziak.

Hurrengo merkataritza-topaketak urriaren 29an eta azaroaren 12an eta 26an egingo dira, 07:30etik 09:30etara, hurbileko negozioen eta saltokien arteko in situ ezagutza eta harreman komertzialak aktibatzeko, Sopelako negozioen, saltokien eta ekintzaileen arteko harreman profesionalak eta ezagutza zuzena dinamizatzeko eta Sopelan sinergia profesionalak eta enpresarialak identifikatu, sortu eta sendotzeko eta inter-negozioa eraikitzeko.


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia