Usted está aquí: Inicio

Artículos

Abenduaren 9 eta 10ean, Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako online topaketa

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Beazek, Sopela eta Getxoko itsasoa eta irristatze kirolen industriako lan taldeek eta Mondragon Unibertsitateak Interneten bere negozioa garatu, beraien eskaintza erakutsi edota bezeroak eta negozioa erakarri nahi duten Bizkaiko itsasoa eta irristatze kirolen industriako enpresei zuzendutako bigarren online topaketa bat antolatu dute.

Ekimenak, beste batzuen artean, Sopelako Udaleko laguntza duenak, abenduaren 9 eta 10ean gauzatuko da 9:30etik 12:30era eta zehazki  bela, surf, skate, nautika, urpekaritza etabarren industriaren ekosistemaren enpresei zuzenduta dago, jarduera-eremu guztietan (diseinua, teknologia, ekoizleak, salmentak, banaketa…).

Programan zehar parte-hartzaileek  Mondragon Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua den Lore Iñurritegi Biainen eskutik, Interneten erabilitako esfortsua maximizatzeko bete behar diren gakoak ezagutuko dituzte, hala nola enpresa bezero harreman prozesuaren garapena eta jarraipena ere.

Zehazki programa honakoez osaturik egongo da:

  • Itsasoa eta irristatze kirolen sektorea, aukera bezala interneten.
  • Sektorearen negozioen abiaraztea eta garapen gakoak interneten.
  • Salmenten funnel-a. Nola bilakatu lead-k bezerotan.
  • Zure negoziorako funtsezkoak diren marketing digitalaren tresnak.

Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatziz. Bertan, honako datuak adierazi beharko dituzte: parte-hartzaileen izen-abizenak, enpresaren izena, emaila eta telefonoa.

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia