Usted está aquí: Inicio

Artículos

Kultura, Aisialdi eta Komunikazioko Teknikari laguntzaileen behin-behineko zerrenda

 

Sopelako Udalean Kultura, Aisialdi eta Komunikazioko Teknikari laguntzaileen lan poltsa sortzeko hautaproben deialdiaren arabera, epe bat ireki zen dagozkion eskari-orriak aurkezteko.Deialdia eta dagozkion oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2018eko martxoaren 22an. Horiek horrela, aipatutako epea amaituta, Sopelako Udalak deitutako hautaketa-prozesuan onartu eta bazter utzi diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen da.

Oposizioaren lehenengo ariketa 2018ko maiatzaren 16an egingo da, 10:30an, Udalerri honetako Gatzarriñe kaleko 26-A zkian kokatutako URKOko kiroldegian. Izangaiek NANa eta boligrafoa aldean dituztela bertaratu beharko dute.

DEKRETUA

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia