Usted está aquí: Inicio

Artículos

Irekita Larrabasterrako San Silvestrean izena emateko epea

Seigarren urtez jarraian, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldeak 600 parte-hartzaile inguru bilduko dituen Larrabasterrako San Silvestre lasterketa solidarioa jarri dute martxan. Ekimena abenduaren 31an egingo da, asteartea, Urgitxieta plazan hasiko da 17:00etan eta 18:15ean bukatuko da, gutxi gorabehera.

Guztira, 3 kategoria egongo dira, bakoitza dagokion ibilbide eta irteera orduarekin (0-7 urte: 400 metro / 8-14 urte: 800 metro / 15-99 urte: 4.000 metro). Parte hartu nahi dutenek www.triatlonsopelana.org web orrialdean eskuragai dagoen formularioa bete beharko dute abenduaren 25a baino lehen.

Prezioari dagokionez, bi eurokoa izango da, dortsala hartzerakoan ordaindu beharko direnak. Dortsalak abenduaren 26 eta 27an jaso beharko dira Sopelako igerilekuetako hall-ean,  18:00etatik 20:00etara. Plaza libreak geratzekotan, lasterketa egunean izena emateko aukera egongo da eta dortsalak entregatuko dira, kasu honetan prezioa 5 eurokoa izango da. Lortutako dirua Madrizeko Txirrindularitza Elkartearentzat (Nikaragua) izango da.

Proba parte-hartzailea eta ez lehiakorra izango da, beraz, ez da sailkapenik edo sari banaketarik izango. Halere, parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute proba amaitzean eta hornidura, likidoa eta solidoa izango dute. Aipatzekoa da ere, lasterketa mozorroturik egiten dutenek, opari berezia izango dutela.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia