Usted está aquí: Inicio

Artículos

Apirilaren 21 eta 22an “XIII Sopelako Udala Igeriketa Saria”

 

Apirilaren 21 eta 22an “Sopelako Udala Igeriketa Saria” ekimenaren XIII. edizioa ospatuko da Sopelako Udal Igerilekuetan. Aurten ere ekimenak, Sopela Igeriketa Swim taldeak antolatuta, Sopelako Udalaren babesa eta laguntza dauka. Txapelketaren lehenengo egunean eskolarren txanda izango da. Apirilaren 21ean, 9 eta 12 urte arteko kirolari gazteenak lehiatuko dira, 16:00etatik aurrera. Guztira, Bizkaiko talde desberdinetako 350 parte hartzaile espero dira. Adinaren arabera,  50 metro edo 100 metroko distantziak egingo dituzte igerian.

Bestalde, igandean, apirilak 22, 10:00etan, federatuen txanda izango da. Ekitaldi honetan Euskadi osotik etorritako igeriketa taldeetako 13 eta 25 urte arteko 200 kirolarik hartuko dute parte. Okasio honetan, federatuek 50 metroko lau txanda egingo dituzte.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia