Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela
Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopelako Udalak bat egingo du abenduaren 1eko HIESaren Aurkako Munduko Egunaren ospakizunekin

HIESaren Aurkako Munduko Eguna abenduaren 1ean oroitzen da urtero, 1998tik, HIESA prebenitzea eta sentsibilizazioa behar-beharrezkoak direla gogorarazteko, bai eta berau atzemateak daukan garrantzia ere, kutsatzea saihesteko eta birusa duten pertsonek bizitza duin eta emankorra izatea bermatzeko.

Egun hori dela eta, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek, horien artean Sopelakoak, gaurtik, azaroak 30, eta aste osoan zehar, pankarta bat jarriko dute udaletxeko fatxadako balkoian egun hau ikusgai jartzeko. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Muskizko Udalarekin eta Arratia eta Txorierriko mankomunitateekin batera egindako bideo bat ere zabalduko da.

Bideoak medikuntzan izandako aurrerakuntzak, gaixotasunarekin loturiko estigmak, preserbatiboaren erabilera etab.-en inguruan gogoeta egitera gonbidatzen du.

Animatu zaitez bideoa ikusten eta partekatzen!

Bideoa HEMEN ikus dezakezu.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia