Usted está aquí: Inicio

Artículos

San Juan gauan segurtasunez gozatzeko gomendioak

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileek San Juan gaua segurtasunez gozatzeko zenbait gomendio jakinarazi dizkigute.

Sua egin aurretik kontuan hartzekoak

  • Edozein eraikin, ibilgailu edo landaredi altutatik urrun kokatu sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago.
  • Argindarraren aireko lineetatik edo telefono kabletatik urrun jarri sua.
  • Sutarako piloak ezin du izan 4 metro baino gehiago bere dimentsioetariko baten ere ez.
  • Garbi eduki pilaketaren ingurua: ez dadila egon inolako erregairik, belarrik, sasirik, paperik nahiz ehunik sua heda dezakeenik.
  • Saiatu aurreko egunetan pilaketarik ez egiten; ez behintzat sua piztu baino 72 ordu lehenagora arte.
  • Zorua asfaltozkoa bada, edo kaltetu daitezkeen baldosak badira, hareazko edo lurrezko geruza bat jarri, gutxienez 10 cm-koa.
  • Kontuan hartu haizearen norakoa eta indarra. Haizeak indarrez eta kontrara jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi beharra izatea eta premiagabeko arriskurik gabe gozatu gauaz.

Sua piztuta dagoen bitartean hartu beharreko neurriak

  • Sua pizteko, papera, lasto lehorra eta ezpalak erabili bakarrik, edo barbakoetarako pastillak.
  • Ez erabili likido sukoirik: alkohola, kerosenoa, gasolina edo disolbatzaileak.
  • Ez jarri edo bota piroteknia-objekturik sutara edo haren inguruan. Ez bota sutara inolako esprai, poto, ontzi, zabor ezta plastikorik ere, ke toxikoak sor baititzakete.
  • Ez jarri paperik edo oihalik egur-piloaren kanpoaldean, suak berak sor ditzakeen korronteek eraman baititzakete.
  • Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
  • Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan, badaezpada.
  •  Jaia bukatzean edo sua iraungitzean, egiaztatu ez dela geratzen txingarrik edo hausberorik haizeak eraman dezakeenik, eta, horretarako, urarekin itzali eta hoztu edo hareaz zein lurraz estali.

Baten bat ustekabean errez gero

  • Uraz busti berehala azala erre den partea, tarte luze batean (15 minutuz).
  • Hasieran, ez jarri pomadarik ez desinfektagarririk.
  • Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS Deiak 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo serum-etan bustitako gaza esteril batez estalita.
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia