Usted está aquí: Inicio

Artículos

ELEren kontzertua martxoaren 9ra atzeratuko da

Sopelako Udalak jakinarazten du martxoaren 8rako, Emakumearen Egunerako aurreikusita dauden greba deialdiak direla eta, martxoaren 8an Kurtzio Kultur Etxean 20:00etan ospatu behar zen ELE “What Night Hides” kontzertua martxoaren 9an ospatuko dela.

Ostiralerako erositako sarrerak larunbaterako baliagarriak izango dira. Halaber, nahi dutenei dirua itzuliko zaie.

ELE “What Night Hides” diskaren aurkezpena

2016ko “Summer Rain” diskaren ondoren, Madrilgo abeslari, pianojole eta konpositorea den Elena Iturrieta, ELEk, “What Night Hides” lana plazaratu zuen 2018ko martxoan, Londoneko Abbey Road estudioetan grabatua. Ekoizpen ezihobe hau lortzeko, bere ohiko musikariez eta Abbey Road estudioetako orkestaz inguratu zen. Soinuaren dotoretasuna, moldaketa eta erregistroen aniztasunak, bai Elenaren ahotsean zein konposaketetan, azken aldiko lanik garrantzitsuenetako baten aurrean gaudela erakusten digute.

  • Data: Martxoak 9, larunbata
  • Ordua: 20:00
  • Sarrera: 8 €
  • Partaideak: Elena Iturrieta “ELE” (pianoa eta ahotsa), Amable Rodriguez (gitarra), Cristian Chiloé (bateria), Manuel Castro (bajua), Loralí Bartolomé eta Harry Bloom (ahotsak), Julio Martín (hammond).

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia