Usted está aquí: Inicio

Artículos

VIII Putxera Egunak marka guztiak hautsi ditu 163 putxerekin

 

Zaila zen aurreko urteko marka haustea... baina ezina, ekinez egina! Pepetxinen omenez antolatzen den Sopelako VIII. Putxera Egunak marka guztiak hautsi ditu

Eguraldia lagun izan ez arren, 163 putxera elkartu ziren, azaroaren 4an, Sopelako plazan, giro ederrean! Horietariko asko Sopelakoak izan ziren, baina bestelako udalerri ugarietatik ere gerturatu ziren: Santurtzi, Balmaseda, Trucios, Erandio, Gernika, Gorliz, Sestao, Galdakao, Mungia, Gatika, Armintza, Zierbena, Bilbao, Maltranilla de Mena eta abar luze bat.

Balmasedako Borja Aretxederrak lehenengo saria lortu zuen, 500€, txapela bat, Ecobrasa ikatza (10kg) eta ikatz pizgailu azkar batez osaturik dagoena. Bigarren eta hirugarren sariak, aldiz, Sopelan geratu ziren eta Gaizka Zamarripa eta Javier Rebollarentzat izan ziren.

Zorionak irabazle eta parte-hartzaile guztiei.

VIII Putxera Eguna Memorial Pepetxin 2017. Sailkapen orokorra

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia