Usted está aquí: Inicio

Artículos

Modak ingurumenean duen eraginari buruzko erakusketa bat izango da Sopelan, azaroaren 30ean

 

Sopelako Udalak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak prebenitzeko 2020ko Europako Astea ospatzeko antolatu duen kanpainarekin. Aurten, modaren iraunkortasunari buruzko kontzientziazioari buruz arituko da, “Etorkizuna janzten” lemapean.

Azaroaren 30etik abenduaren 7ra bitartean, Udaletxeko plazan totem bat jarriko da, gaur egungo moda-kontsumoaren ereduak ingurumenean duen eraginari buruzko informazioarekin.

Instalazioak informazioa eskainiko du modaren eta ehungintzaren egungo testuinguruari buruz, Bizkaian arlo horretan jasangarritasuna sustatzeko egiten ari diren ekimenei buruz eta jantzien bizitza luzatzeko edo bigarren erabilera emateko aholku batzuei buruz, besteak beste. Gainera, QR kode bat izango du, arropa modu arduratsuan erabiltzeko aholkuak dituen gida bat deskargatzeko.

Erakusketa Aldundiaren BEAZ eraikinean egon zen lehenik, eta Bizkaia osoan zehar ibiliko da, Sopelan hasiz eta hondakinak prebenitzeko Europako astean emandako mezua luzatuz.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia