Portal municipal de Sopela - Portal municipal de Sopela
Usted está aquí: Inicio

Artículos

BakQ identifikazio elektroniko ziurtagiri digitala, udalaren aurrez aurreko arreta zerbitzuaren bidez eska daiteke jada

BakQ identifikazio elektronikoko bitartekoa Sopelako udalaren aurrez aurreko arreta zerbitzuan eskatu daiteke jada.

BakQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da, herritarrari aukera ematen diona administrazioekin modu telematikoan segurtasun osoz harremanetan jartzeko.

Oso erabilerraza da eta ordenagailuetan zein telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin eta ezer instalatu beharrik gabe.

Zertan datza identifikazio-bitarteko hau?

• Pertsonaren NAN/AIZ.
• Pasahitza.
• SMS bidez mugikorrera bidalitako kode bat.

Eta, gainera, ziurtagiri kualifikatu bat, biltegi zentralizatu batean (hodeian) jaulkitzen dena eta elektronikoki sinatzeko erabili ahal izango dena.

BakQ bidez, online egin ahal dira kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan.
Informazio gehiago HEMEN.

www.izenpe.eus

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia