Usted está aquí: Inicio

Artículos

Azaroaren 24an Maroc Challengeko aurretiazko irteera Sopelan

 

  • Kutsu solidarioa duen raid bat da, ekitaldi amateurren artean, partaidetza handienetarikoa duena. Sopela, Durango, Iurreta, Arrieta, Artzentales, Berango, Bilbo, Donostia eta Andoainen jatorri duten hamar euskal talde inguruk parte hartuko dute.
  • Egunean zehar ekintza ugari antolatu dira Larrabasterrako Urgitxieta Plazan 11:00ak eta 14:00ak artean eta bertan Rui Cabaco, Maroc Challengeko arduraduna egongo da.

Abenduaren 1ean Maroc Challenge kutsu solidarioa duen raidaren Winter edition-a hasiko da, ekitaldi amateurren artean, partaidetza handienetarikoa duena, mediatikoenetakoa eta nazioarte mailan garrantzitsuenetarikoa dena, hain zuzen ere. Aurten Sopela, Durango, Iurreta, Arrieta, Artzentales, Berango, Bilbo, Donostia eta Andoainen jatorri duten hamar euskal talde inguruk hartuko dute parte.

Okasiorako, Sopelako Udalak bestelako laguntzaileekin batera, aurretiazko irteera bat antolatu du Larrabasterrako Urgitxieta Plazan azaroaren 24rako, larunbata. Egunean zehar, ekintza ugari ospatuko dira 11:00ak eta 14:00ak artean eta bertan Rui Cabaco, Maroc Challengeko arduraduna egongo da. Lehenik eta behin ekimenean parte hartuko duten Euskadiko taldeak plazara helduko dira eta bertan egongo dira erakusgai goiz osoan zehar. Halaber, kotxe klasikoen erakusketa bat egingo da, JapanCar-ekToyotako berritasunak aurkeztuko ditu… dena musika eta Maroc Challengeko argazki eta bideoak proiektatuko dituzten 2 pantailaz giroturik. Goiz osoan zehar Goxo Break kafetegiak eskainitako zenbait opariren zozketak egingo dira. 13:15etan, taldeak aurkeztuko dira eta 14:00etan ibilgailuek euren martxa hasiko dute. Azkenik, Goxo Break kafetegiaren eskutik Gabonetako otzara bat zozketatuko da bertaratutakoen artean.

Ibilbidean zehar parte-hartzaileek Moroko iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dute,  Al Hoceimatik Merzougara arte. 2.000km baino gehiago mendi, haran eta desertuetan zehar, abentura bila eta aldi berean, helburu solidario batekin: marokoarrak lagundu.

Hona hemen azaroaren 24an egingo den aurretiazko irteeraren egitaraua bere osotasunean:

  • 11:00-11:30 Parte-hartzaileen iristea Urgitxieta plazara, Larrabasterra
  • 11:30-14:00 Ekintzak Urgitxieta plazan

- Giro-musika eta megafonia 
- Esataria probari buruz informatzen, elkarrizketak… 
- 2 pantaila Maroc Challengeko argazki eta bideoekin 
- Aurretiazko irteeran parte hartuko duten kotxeen erakusketa 
- Kotxe klasikoen erakusketa
- Japan Car Gunea- Toyotako berritasunen aurkezpena

  • 13:15 Taldeen aurkezpena14:00  Maroc Challengeko lehenengo ibilgailuaren irteera
  • 14:10 Gabonetako otzara baten zozketa bertaratutakoen artean

Informazio gehiago: http://marocchallenge.com/

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia