Usted está aquí: Inicio

Artículos

Sopelako Udalak tokiko komertzioa sustatuko du Gabonetan zehar

Tokiko merkataritza dinamizatzeko xedez, Sopelako Udalak izar formako ia 200 figura eskuratu ditu Gabonetan zehar erakusleihoa kalean duten komertzioek euren erakustokiak dekoratu ditzaten. Izarrek led argi zuriak dituzte eta modu estatiko edota dinamikoan (mugimenduan) argitu daitezke.

Iaz, Udalak Sopelako kaleak apaindu eta argitu zituzten hamarnaka zuhaitz banatu zituen udalerriko komertzioetan. Dendari zein bizilagunen artean izandako arrakastari esker, aurten ere jarraipena emango zaio ekimenari tokiko dendetan kontsumoa sustatu eta bultzatzen jarraitzeko helburuarekin.

Dendariek euren aleak bihartik aurrera, azaroak 13, jaso ahal izango dituzte Sopelako Udaletxean, saltokiaren izena adieraziz.

Aipatzekoa, gainera, abenduaren hasieran, Gabonetako argien piztea egingo dela.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia