Usted está aquí: Inicio

Artículos

Hilerriaren araudiaren moldaketa onartzeko prozedura hasiko da astelehenean, kontsulta publikoa zabalduz

Datorren astelehenean, 2018ko irailak 17, udal hilerriaren araudiaren moldaketa onartzeko prozedurari hasiera emango zaio. 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluak, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak prestatzeko prozeduran parte hartzea ezartzeari buruzkoak dioen bezala.

2018ko irailaren 11ko Alkatetzaren Probindentziak dioen bezala. 

Honen bidez, jakinarazten da Hilerria arautzen duen araudiaren aldaketa onesteko espedientea hasi dela; horretarako, Aldaketa prestatu baino lehen, KONTSULTA PUBLIKOA bideratuko da webatariaren bitartez (www.sopelaudala.org). Bertan jasoko da zer IRITZI duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako gaien inguruan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den, arauen helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ezerregulatzaileak.

2018tik irailaren 17tik (astelehena) 2018ko urriaren 5era (ostirala), (egun biak barne), izango da kontsulta publikoa. Aldi horretan, horrela nahi duten subjetuek eta erakunderik ordezkagarrienek udalari beren iritzia eman ahal izango diote aurreko paragrafoan aipaturikoaren inguruan.

Udalaren bulegoetan eta bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira proposamenak/iritziak, baita 39/2015 Legeak adierazitako gainerako bitartekoz ere.

Beharrezkotzat joez gero, prozeduraren gaineko kontsultak/argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan. Prozesuan parte hartzeko animatzen da.

Espediente hastea: http://sopelaudala.org/index.php/eu/dokumentuak-sopela/cat_view/20-araudia-normativa/22-arauak-reglamento

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia