Usted está aquí: Inicio

Artículos

Azaroaren 9 eta 10ean Sopela Business Market ekimenaren bigarren edizioa ospatuko da Kurtzion

 

  • Sopelan eta bere eskualdean enplegugarritasuna hobetu eta ekintzailetza garatzeko ekitaldi irekia da.
  • Helburu nagusia ekintzaileak business angels sareekin, families offices‑eko sareekin eta arrisku‑kapitaleko funtsekin harremanetan jartzea da.
  • Bigarren edizio hau topaketa‑espazioa da, eta, bertan, mahai‑inguruak eta hitzaldiak izango dira, doakoak, aforoa bete arte. Halaber, networking‑topaketak izango dira inbertsio‑funtsen eta ekitaldian parte hartuko duten ekintzaileen artean.

Sopelako Udalak, Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Arloaren bitartez, Sopela Business Market (SBM) ekimenaren bigarren edizioa antolatu du, ekitaldi ireki gisa, Sopelan eta bere eskualdean enplegugarritasuna hobetu eta ekintzailetza garatzeko. SBM azaroaren 9 eta 10ean ospatuko da Kurtzio kultur etxean.

Beraz, enplegua bilatzen edo ekintzaile izateko prestatzen ari diren pertsonentzat nahitaezko topagunea da, bertan ezagutu ahal izango baitituzte etengabe aldatzen ari den lan‑merkatuaren aukera berriak. 

Nobedade nagusi gisa, aipatzekoa da ekimena bi egunera luzatu dela, ostegunean, hilak 9, egun osoan zehar eta ostiralean, hilak 10, goizean zehar. Halaber, edizio honetan “networking topaketei garrantzi handiagoa eman nahi izan zaie” adierazi du Fernández sozialistak, aurreko urtarrilaren 26an antolatutako lehenengo edizioan, “parte hartzaileak inbertsio-funtsei euren ideiak eta proiektuak azaltzeko denbora gehiagoren beharrean geratu baitziren”.

Aurreko urtarrilean ospatutako lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita, Teresa Fernándezek, Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen ekonomikoko zinegotziak, berritasunekin datorren bigarren edizio hau abiarazi du, “lehenengo edizioa kontuan hartuta, hobe zitekeena zuzentzen saiatu gara”.

Teresa Fernandezek azaltzen duenez “finantziazioa da proiektu berri bati ekitea erabakitzen duenaren zailtasun nagusietako bat”, hori dela eta “SBM2ra gerturatzen direnak inbertsio-funtsa nazional eta nazioarteko inbertsio-funtsa garrantzitsuei, zein ekintzailetza eta negozio sortzaile adituei euren negozio-ideiak azaltzeko aukera izango dute, aurrez-aurre” azaldu du PSOEko zinegotziak.

Horrela, Sopela Business Market‑en helburu nagusia ekintzaileak business angels sareekin, families offices‑eko sareekin eta arrisku‑kapitaleko funtsekin harremanetan jartzea da, ekintzailetzaren garapena errazteko, inbertsioa gure lur‑eremura erakarriz eta produkzio‑ehuna sortu, piztu edo bultzatzeko laguntza zehatzak sortuz.

Horretarako, Sopela Business Market‑en bigarren edizio hau topaketa‑espazioa da, eta, bertan, mahai‑inguruak eta hitzaldiak izango dira, doakoak, aforoa bete arte. Edizio honetan, halaber, esan bezala, networking‑topaketak izango dira inbertsio‑funtsen eta ekitaldian parte hartuko duten ekintzaileen artean.

Aipatzekoa da, gainera, bigarren edizio honetan, bi entitate laguntzaileren babesa izango dugula: Orkestra Deusto Instituto Vasco de Competitividad sarea eta Business Angels Keiretsu Forum Business Angels nazioarteko sarea. Biak ere erreferentzia dira ekintzailetzaren eremuan, bai Euskadin, bai nazioarte‑mailan. SBM2k, halaber, Bebee deritzon gizarte‑sare profesionalaren laguntza izango du, nazioarteko enplegurako.

Sopela Business Market orain dela bederatzi hilabete “ekintzaileek finantziazio, lehiakortasun, berrikuntza eta sortze produktibo alorretan dituzten erronka eta mehatxuei aurre egiten laguntzeko” sortu zen proiektua izan zela gogorarazi du Fernándezek. Hori dela eta “lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, zeinetan, proiektu batzuk jarraitasuna izan duten, eta gure eskualdean dugun talentuari arreta jarriz” sozialistak nabarmendu du “urtebete baino gutxiago behar izan dugu hobetutako bigarren edizio hau martxan jartzeko”.

Ekitaldiak, bigarren edizio honetan, bi eguneko iraupena izango du, hiru gunetan banatuta: Hitzaldi eta mahai‑inguruen gunea, Erakusketa‑gunea eta Topaketa‑gunea. Hiru gune hauetara sartzea guztiz doakoa izango da, aforoa bete arte.

Ekitaldiaren helburu zehatzak

  • Sopela ekintzaileak kokatzeko udalerri egokia eta adeitsua dela ezagutaraztea.
  • Udalerriko eta eskualdeko ekintzaileak bultzatzea.
  • Udalerriko langabeen enplegugarritasunaren hobekuntza lortzea.
  • Sopelarako produkzio‑inbertsioak hartzeko bilgune iraunkorra sortzea, eta herriko sustapen ekonomikoa indartzea.
  • Sustapen‑adituen topaketa‑gunea sortzea, urte‑sasoiko jokabidea hausteko gauza den sustapen ekonomikoko ideiak bultzatzeko.
  • Enpresak eta ekintzailetza garatzeko finantzabidearen bilgune iraunkorra ezartzea.
  • Sopelako sustapen ekonomikoa erraztea, gure lur‑eremuko produkzio‑garapen handiagoa lortzeko. 

Informazio guztia eta ekitaldiaren egitaraua: www.sopelabusinessmarket.eus

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia