Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Kirolak Igande honetan, uztailak 14, XX. Lasterketa nudista ospatuko da Sopelan

Igande honetan, uztailak 14, XX. Lasterketa nudista ospatuko da Sopelan

Uztailaren 14an, igandea, Sopelako Udalak eta Munarri Atletismo Taldeak hogeigarren urtez jarraian antolatutako "Patxi Ros Saria" lasterketa nudista ospatuko da Barinatxeko hondartzan.

Ekimena, 11:00etan hasiko da eta jada ohikoa denez, bi kategoria izango ditu: testimoniala, kilometro batekoa eta absolutua, 5 kilometrokoa. Absolutuko lehenengo hirurek saria jasoko dute. Halaber, lasterketako partaide guztiei oparitxoa emango zaie eta domina bana umeei. Izena ematea, doakoa izango da eta lasterketaren egunean egingo da, Barinatxe hondartzan bertan.

Hare gogorrean egiten den Sopelako lasterketa nudista hau Estatu osoan erreferente bihurtu da. Patxi Ros kirolzale eta naturista izan zen proba honen sortzaile eta bultzatzailea, Sopelako Udalaren laguntzarekin.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia