Ludoteka: aurreinskripzioa egiteko epea zabalik abuztuaren 31ra arte
- Visitas: 7257
Interesa dutenek Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko dira, hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Izena on line ere eman ahal izango da, egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/
Apuntatu daitezkeen umeei dagokionez, 2017 eta 2009 urteen bitartean jaiotakoak izan beharko dira (biak barne eta Sopelan erroldatuak)
Momentuz aurreinskripzioa zabaldu da baina koronabirusak eragindako pademia dela eta, irailean baloratuko da Ludoteka zerbitzua ze baldintzatan eskaini ahal izango den. Data heldu ahala, honen berri emango da.