Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Sopela Bihar, uztailak 23, zabalduko da Udal Euskaltegiko irakasleen poltsan izena emateko epea

Bihar, uztailak 23, zabalduko da Udal Euskaltegiko irakasleen poltsan izena emateko epea

Eskabidearekin batera, alegatutako merezimenduen zerrenda eta horien frogagiriak aurkeztuko dira.

Epea hamar egun baliodunekoa izango da, uztailaren 23tik abuztuaren 6ra.

Prozesuaren oinarriak uztailaren 22ko 139. BAOn argitaratu dira. Informazio guztia eta tramiteak esteka honetan kontsulta daitezke:

https://sopelarin.sopelana.net/Oposizioak/WebOposizioak 

Jakina, oposizioen atarian ez ezik, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia