Usted está aquí: Inicio SOPELA Proyectos en Marcha BERRIAK Sopela Jaietako programaren aurkezpena bertan behera geratzen da

Jaietako programaren aurkezpena bertan behera geratzen da

 

Arazo teknikoak tarteko, larunbat honetarako, ekainak 16, Kurtzio kultur etxean antolatutako Sopela eta Larrabasterrako jaietako kartelaren eta programaren aurkezpena bertan behera geratzen da. Halere, egun horretan bertan, kartela eta programa ezagutzera emango dira Jai Batzordearen eta Sopelako Udalaren Internet bidezko euskarrietan. Halaber, hurrengo astelehenetik aurrera, ekainak 18, egitaraua Sopelako etxeetan banatuko da.

Bestalde, aurkezpenaren barruan antolatutako “Miss Karaoke” ikuskizuna, udazkenera atzeratuko da.

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia