Usted está aquí: Inicio SOPELA Perfil del Contratante BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Sopelako Udala gela eta desinfkezio-materiala banatzen hasi da udalerriko negozioetarako

Sopelako Udala gela eta desinfkezio-materiala banatzen hasi da udalerriko negozioetarako

Udalerriko negozio txiki eta ertainei Covid-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak betetzen laguntzeko xedez, birusa kutsatzeko arriskua murrizteko eta merkataritza, ostalaritza eta jendeari irekitako beste jarduera batzuetako lokalen higienea eta garbitasuna mantentzeko, Sopelako Udalak, Behargintzarekin elkarlanean, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko eta desinfektatzeko materiala banatzen hasi da gaur, uztailak 27. 

Horrela, Udalak 7.000 euro bideratu ditu neurri hau martxan jartzeko eta herriko enpresei laguntzeko.

Banaketa Udal Brigadaren pabiloian (Olabide 17) egingo da 08:00etatik 14:00etara, eta eskatzaile bakoitzari gel hidroalkoholikoz betetako 6 botila eta garbitzeko eta desinfektatzeko materialeko beste 6 botila emango zaizkio, izakinak agortu arte. 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia