Usted está aquí: Inicio SOPELA Perfil del Contratante BERRIAK Iraurkontasuna Sopelako Turismo eta Ingurumen sailek hondakinen aurrean zein den zure jarrera jakin nahi dute

Sopelako Turismo eta Ingurumen sailek hondakinen aurrean zein den zure jarrera jakin nahi dute

3 lote turistiko zozketatzen dituzte: adi Instagramera!

Ba al zenekien 2050ean arrain baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan? Orain gainera maskarak eta eskularruak gehitu behar ditugu itsasoan topa daitezkeen hondakinei. Produktu hauek 100 urte baino gehiago behar dituzte guztiz desagertzeko!

Horren aurrean Turismo eta Ingurumen sailek jakin nahi dute zein den zure jarrera: zer egiten duzu zuk itsasoan eta hondartzan hondakinak murrizteko? Badaukazu ideia bikainen bat? Zelan geldituko zenuke arazo hau?

Zure ideiak saria izan dezake. @sopelaturismo Instagram kontua jarraitu eta bertan aurkituko duzu informazio gehiago. Iraialaren 2an produktu turisitikoekin osatutako 3 lote zozketatuko dituzte.

Animatu eta parte hartu!

Zozketaren oinarri guztiak esteka honetan kontsultatu daitezke: 

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/5-turismoa-turismo

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia