Usted está aquí: Inicio SOPELA BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak COVID-19 krisiak eragindako turismo-sektoreari

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak COVID-19 krisiak eragindako turismo-sektoreari

Bizkaiko Foru Aldundiak  90/2020 Foru Dekretua publikatu du, urriaren 13koa, zeinaren bidez konkurrentzia libreko dirulaguntzen programaren deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak onesten diren, COVID-19aren krisiak ukitu dituen turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertain eta autonomoentzat.

Onuradunak

Laguntzen onuradun izan ahalko dira COVID-19aren krisi ekonomikoak jotako langile autonomoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, enpresa txiki eta ertainak, baldin eta enpresa-jarduera turistiko hauetan badihardute:

  • Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
  • Turismo-gida profesionalak.
  • Bidaia-agentzia hartzaileak edo tour-operatzaile hartzaileak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • BAPak eta ekitaldi turistikoen antolatzaileak.
  • Jarduera nagusia produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak.

Diruz lagundu daitezkeen egitateak

  • Dagokion erregimenean Gizarte Segurantzari ordaintzen zaizkion kuotetatik eratorritakoak.
  • Negozio-lokala alokatzea, non hura ez den eskatzailearen bizilekuaren parte edota beste enpresa batekin partekatutako toki bat eta ez dagoen senidetasun-harremanik, odol- edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren graduraino, errentatzailearekin, eta errentaria ez den errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaidea. Kanpo gelditzen dira coworking guneak.
  • Turismo-jarduera gauzatzen den lokal edo hiri-finka erosteko eskatzen diren hipoteka-maileguen edo pertsonalen kuotak (amortizazioa gehi interesak).

Laguntzen zenbatekoa: dirulaguntzarako aurkeztutako gastu guztiengatik emango den laguntzaren zenbatekoak ez du 3.000 euro gaindituko diruz lagundutako entitate edo pertsona bakoitzeko. 

Eskabideak aurkezteko epea:  urriaren 16ko 9:00etatik azaroaren 10eko 13:30era izanen da.

Eskaerak aurkezteko modua: behar bezala betetako eskabidea Ekonomi Sustapen Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu beharko da: www.bizkaia.net/sustapena-oficinavirtual 

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago izateko: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.  

FORU DEKRETUA: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/10/15/I-625_eus.pdf

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia