Usted está aquí: Inicio CULTURA BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Sopelako Udalak tona eta erdi tapoi solidario jaso ditu

Sopelako Udalak tona eta erdi tapoi solidario jaso ditu

 

  • Sopelako bizilagunek erakutsitako elkartasunari esker, 233,70 euro bildu dira. Zenbateko hori dagoeneko Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari eman zaio.

Sopelako Udalak, guztira 1.558 kg plastikozko tapoi bildu ditu aurtengo otsailean udalerriko hainbat lekutan jarri ziren lau edukiontzi solidarioetatik. Lehen esperientzia honetan, eta Sopelako bizilagunek erakutsitako elkartasunari esker, 233,70 euro bildu dira guztira. Zenbateko hau dagoeneko Sanfilippo Sindromea duten haurren familia eta lagunez osaturiko Euskadiko Sanfilippo Elkarteari eman zaio. Gaur egun, EAEn 7 kasu ezagutzen ditugu, bat Gipuzkoan eta beste sei Bizkaian, horietarik hiru anai-arrebak izanik.

Tapoien bilketa solidarioa Udalak 2020. urtearen hasieran abiarazitako ekimena da, helburu bikoitza duena: ingurumena zaintzen laguntzea eta Sopelako bizilagunei beren harri-koskorra hainbat arrazoi solidariotara eramateko modua eskaintzea.

Birziklatze-ohitura bat sortu nahi dugu, bi balio oso garrantzitsu bateratuz: ingurumenarekiko kontzientziazioa eta elkartasuna”, adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak. Era berean, Amaia Guenetxea zinegotziak herritar guztiak animatzen ditu berriz ere, “solidarioa eta ingurumenarentzat onuragarria den ekimen honetan parte hartzera eta plastikozko tapoiak horretarako jarritako edozein edukiontzitan uztera”.

Aipatutako edukiontzi grisek diseinu edo irudi berezia dute, herritarrek modu errazean identifika  ditzaten. Era berean, bota ahal diren artikuluen motari buruzko informazio-pegatinak dituzte, eta horiek guztiak poltsarik gabe eta soltean utzi behar dira. Edukiontzi horiek gune hauetan daude kokatuta:

Udaletxeko parean dagoen turismo bulegoaren aurrean.

  • Larrabasterran: Urgitxieta plazan, Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoen ondoan.
  • Arrietaran, Solondota eta Arrietara kaleen arteko bidegurutzean, Indian tabernaren parean.
  • Atxabiribil hondartzan, lurpeko edukiontzien eta autobus geltokiaren ondoan.

Bilketa Udalak egiten du, ondoren materiala plastikoak tratatzeko eta berreskuratzeko Lemoako instalazio batera eramateko. Bigarren txanda honen kasuan ere, mozkinak ongintzako erakunde eta kausetara bideratuko dira oso-osorik.

Zer tapoi mota bota daitezke?

Ezinbesteko baldintza plastikozkoak izatea da. Hona hemen plastikozko tapoi eta tapa baliodunen zerrenda:

Ur-botilatxo, freskagarri, gaseosa, edateko jogurtenak …

  • Tetrabrikenak (kartoirik gabe)
  • Oliozko ontzienak
  • Kafe, txokolate, kakao, kakao-krema poteenak…
  • Gurin, igurzteko gazta, irasagarrarenak …
  • Esnegain espraizko ontzienak
  • Ketchup eta maionesa moduko saltsen ontzienak
  • Garbitzaileen pistola, xaboi-banagailuenak …
  • Bainugelako garbitzaileenak
  • Zura garbitzeko moduko esprai-garbitzaileenak
  • Arropa garbitzeko detergente eta leungarrienak
  • Ontziak garbitzeko likidoenak
  • Boligrafo eta errotuladoreenak
  • Barrako kolarenak
  • Bizarra mozteko apar poteenak
  • Esprai, roll on… motako desodoranteenak
  • Ahoko irakuzketenak
  • Hortzetako pastenak
  • Hortzetarako hariarenak
  • Krema hidratatzaileenak
  • Lentilla-kutxatilenak
  • Lurrin eta kolonienak
  • Eskuoihal hezeen ontzienak
  • Makilatxoen poteenak
  • Bainurako gel, xanpuenak…

Informazio gehiago www.sopelaudala.org/tapoisolidarioak webgunean.

Últimas noticias de Ocio y cultura

article thumbnailLa Diputación Foral de Bizkaia y los Ayuntamientos de Uribe Kosta  lanzan la encuesta “#Queremos saber tu opinión” dirigida a jóvenes de 15 a 30 años de Uribe Kosta para conocer su participación y opinión sobre  los programas destinados a la juventud en la comarca y cuáles son sus necesidades, metas y retos principales. La encuesta es de carácter anónima. Puedes participar hasta el 15 de...
article thumbnail  Con motivo de la víspera de Todos los Santos, el próximo fin de semana el Ayuntamiento ha organizado una serie de actividades dirigidas a todas las edades, con sesiones de teatro de calle, talleres infantiles y la proyección de una película. Un año más, en relación al ocio de las y los sopeloztarras, el Consistorio ha puesto en marcha un total de 7 cursos municipales para este nuevo curso...
article thumbnailLos menores de Sopela ya pueden disfrutar de su tiempo de ocio y es que los servicios de la Ludoteka y Gazteleku de Sopela ya están en marcha con nuevos talleres, salidas, juegos… Los y las niñas de entre 4 y 12 años podrán disfrutar en la Ludoteka de lunes a viernes de 17:00h a 20:00h y sábados, de 11:00h a 14:00h (4-6 años) y de 17:00h a 20:00h (7-12 años). Los y las jóvenes de entre 13 y 17...
article thumbnail  El Ayuntamiento de Sopela informa de que las entradas para el espectáculo “Bizi Dantza” de Pirritx eta Porrotx del próximo 24 de septiembre ya se han agotado. Se trata de un espectáculo enmarcado en la iniciativa Sopelan kultura bizi. Se realizará un doble pase en la plaza del Ayuntamiento, a las 16:30h y a las 19:00h.        
Más noticias: Cultura  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia