Portal municipal de Sopela - Errotik taldeak Sopela “Googaz 3.0” ekimenaren lehenengo fasea irabazi du
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD Mujer e Igualdad BERRIAK Enplegu eta Sustapen Ekonomikoa Errotik taldeak Sopela “Googaz 3.0” ekimenaren lehenengo fasea irabazi du

Campañas y Proyectos

Planes

plan igualdad uribe kosta

Joan den larunbatean, otsailak 13, Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoaren Sailak antolatutako "Googaz 3.0” gazteentzako ekimenaren lehenengo fasea ospatu zen Sopelan. Programa horrek beren pentsaera ekintzailea sustatzen du, scape-joko baten bidez gure saltoki eta negozioen  dituzten tokiko erronketan murgilduz.

Sopelak hirugarren urtez jarraian hartu du parte ekimenean eta ohikoa den bezala, hiru fasetan banaturik dago. Lehenengo hau "Scape the Herria" izeneko scape joko batean oinarritu da, zeinetan parte hartzaileek tokiko komertzioekin erlazionatutako joko desberdinetan parte hartu duten. Jarduna 10:00etan hasi eta 20:00ak aldera bukatu zen. Guztira 17 taldetan banaturiko 46 gaztek hartu zuten parte eta 11 proba egin ziren (Sopelako komertzio zaharrena aurkitu, xehetasun batzuk betetzen zituzten establezimenduen argazkiak atera, galdera batzuk erantzun…). Azkenean, 3 neskez osaturiko Errotik taldeak irabazi zuen jokoa, beraz, bigarren fasean (Bizkaiko Kopan) parte hartzeko eta Bizkaiko gainerako udalerrietako talde irabazleekin lehiatzeko aukera izango du. Azkenik, probintzia bakoitzeko talde irabazleak 10-15 egunez bidaiatuko dute Europan zehar, europar joerei buruzko azterlan eta liburu bat egiteko. “Orokorrean, gazteen parte-hartzea eta jarrera oso ona izan zen. Jokoan zein ideia berrien planteamenduan gogotsu jardun baitzuten. Izan ere, ustez baino denbora gehiago egon ziren proposamenak aztertzen eta agerian geratu zen, beraz, dena ondo egin nahi zutela”, adierazi dute antolatzaileek.

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia