Portal municipal de Sopela - Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

Sopelak morez argituko du udaletxea azaroaren 22tik 28ra, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

  • Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak efemeride hau gogorarazteko egindako jardueretako bat da.

Sopelak argi morez argituko du bere udaletxea azaroaren 22tik 28ra bitartean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horietarako Sopelako Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume eta Berdintasun eta Lankidetza Sailak antolatutako jarduera multzoaren barruan.

Horrela, azaroaren 22tik 28ra bitartean, udaletxeko balkoian olana bat zintzilikatuko da efemeride hori gogoratzeko.

Era berean, kanpaina grafiko bat egingo da Bizkaibuseko markesinetan (Larrabasterran eta Sopelan), Bizkaibuseko Uribekosta-UPV/EHU eta Leioa-Urduliz-Gatika-Mungia lineetan, Metro Bilboko Opis lineetan Larrabasterra eta Sopelako geltokietan eta Sopelako denden erakusleihoetan.

Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Sopelatik zuzenean emitituko da goizeko 10:30etatik aurrera Radio Popular-Herri Irratiko "Egunon Magazin" irratsaioa.

Arratsaldean, 19:00etan, kontzentrazio-ekitaldi bat egingo da Udaletxeko plazan. Manifestu bat irakurriko da eta minutu bateko isilunea egingo da indarkeria jasaten duten emakumeen omenez, indarkeria jasan eta hil zirenengatik eta haien seme-alabengatik, haiek ere sufritzen baitute.

Gainera, bertaratutakoei maskara moreak banatuko zaizkie, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak eta genero-indarkeriaren ondorioz hildakoak irudikatzen dituzten puntu moreak eta “Indarkeria matxistaz ari garenean zertaz ari gara” “Mikromatxismoak” gidak.

Manifestua HEMEN irakurri dezakezu.

Últimas noticias de Acción social e igualdad

article thumbnailEl Día Mundial de la Lucha contra el Sida se conmemora cada 1 de diciembre desde 1998 con el objetivo de recordar que la prevención y sensibilización de la infección por VIH es aún necesaria, así como la importancia de la detección, imprescindible para evitar el contagio y garantizar que las personas con virus tengan una vida digna.Con motivo de este día los Ayuntamientos que conforman la...
article thumbnailSe trata de una de las varias actividades realizadas por el Área de Acción Social, Mujer e Igualdad y Cooperación del Ayuntamiento sopeloztarra para recordar esta efeméride. Sopela iluminará con luz morada su edificio consistorial entre el 22 y el 28 de noviembre con motivo del Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres 2021, dentro del conjunto de actividades organizadas en esos...
article thumbnailLa iniciativa tiene como objetivo reflexionar sobre este preocupante fenómeno y prevenir conductas de riesgo en los jóvenes. Desde el Área de Acción Social, Mujer e Igualdad y Cooperación, el Ayuntamiento de Sopela ha puesto en marcha durante noviembre y diciembre la campaña de sensibilización y prevención sobre los juegos de azar, “No te Hundas”,  dirigida fundamentalmente a la juventud...
Más noticias: Acción Social e Igualdad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia