Portal municipal de Sopela - Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolak, martxoaren 28an zabalduko du 3.hiruhileko jardueretan matrikulatzeko epea
Usted está aquí: Inicio ACCION SOCIAL E IGUALDAD BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolak, martxoaren 28an zabalduko du 3.hiruhileko jardueretan matrikulatzeko epea

Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolak, martxoaren 28an zabalduko du 3.hiruhileko jardueretan matrikulatzeko epea

Jabekuntzaeskola
Sopelako Udalak, Sopelako Emakumeen Jabekuntza Eskolako hirugarren hiruhileko jardueretan izena emateko matrikulazio epea martxoaren 28an zabalduko dela jakinarazten du. Interesdunak, apirilaren 3rarte apuntatu ahal izango dira Kurtzio Kultur Etxean.

MAITASUNA: Norberarekin ezkondu aurreko ikastaroa

Ibilbidea gure imaginario erromantikoan zehar. Maitatzeko ditugun moduetan zehar, gure maitasun ideietan zehar. Nork bere burua maitatzea, gainerako pertsonak maitatzea... mitoak, maitasunetik ezartzen ditugun harremanak, boterea. Nork bere burua maitatzeko moduak.

Helburuak:
- Neure buruarekin topo egitea.
- Neure Niarekin maitasun harremana ezartzea.
- Neure burua maitatzea.

Ordutegia: larunbatetan 11:00etatik 13:00etara

Apiriletik ekainera:
- Apirilak 9
- Maiatzak 7
- Ekainak 4 eta 11

Izen-ematea: martxoaren 28tik apirilaren 3ra, Kurtzioko Kultur Etxean.

GIMNASIOA.

Jabekuntza Eskolako gimnasioa deitzen den jarduera hamabostean behin egiten dugu, eta hor elkartzen gara sendoagoak egiteko.

Leku horretan praktikara pasatzen dugu berdintasun teoria, eta geure erresistentziak eta baliabideak topatzen ditugu. Geure buruaren jabe egiteko lekua da.

Helburuak:

- Berdintasun teoriak praktikara eramateko tresnak ezagutzea.
- Elkarrekin indarrak hartzea, sendoagoak egitea.
- Neure burua hobeto ezagutzea, modu bidezkoagoan neure burua baloratzen ikastea.
- Neure bizitzan neuk agintzea.

Ordutegia: 17:00 – 200:00 ostirala

Apiriletik ekainera:

- Apirilak 8 eta 22
- Maiatzak 6 eta 20
- Ekainak 3 eta 10

Izen-ematea: martxoaren 28tik apirilaren 3ra, Kurtzioko Kultur Etxean.

Prezioa: 18 euro

Informazio gehiago:
- Kurtzio Kultur Etxea: 94 406 55 05
- Berdintasun Arloa: 94 657 92 82

*Ikastaro guztiek EHUko aukera askeko kredituak dituzte.

Últimas noticias de Acción social e igualdad

article thumbnail Un año más, el Ayuntamiento de Sopela se suma a la lucha por la libertad y la igualdad,  poniendo en marcha una campaña por la celebración del 17 de mayo, Día Internacional contra la Homofobia, la Transfobia y la Bifobia. Desde el 17 de mayo de 1990, día en que la OMS eliminó la homosexualidad de la lista de enfermedades, se conmemora este día y tiene un valor significativo para las personas...
article thumbnailEl proyecto ofrece a todas las personas la posibilidad de realizar surf de una manera continuada, estable y profesional con un equipo multidisciplinar que cubra las necesidades de todos los/as deportistas. Sopela trabaja para convertirse en una de los puntos de referencia en cuanto a surf adaptado. En esa línea de trabajo, Peñatxuri Surf Eskola, la asociación Haszten y la asociación 3dlan, en...
article thumbnailSe colocarán carteles informativos en las marquesinas de Bizkaibus y en los jardines del Ayuntamiento y Kurtzio Kultur Etxea, que servirán para identificar los delitos de odio en todas sus expresiones y variantes, y saber cómo actuar ante estos delitos. También se repartirán 3.000 bolsas con información sobre la campaña en los establecimientos de la Asociación de comerciantes de Sopela, en las...
article thumbnailElaborada en colaboración con Emargi Koop. de Iniciativa Social, la campaña contará con la participación del alumnado de 3º y 4º de ESO del Instituto Iberre de Sopela, quienes participarán en distintos talleres. La iniciativa, que arrancará el viernes 1 de abril, se centrará en el desarrollo de talleres y acciones de intervención conjunta y otras de manera separada por sexo. Con los hombres se...
Más noticias: Acción Social e Igualdad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia