Ikertua gidabaimenik gabe eta lapurtutako auto bat gidatzeagatik

Joan den irailaren 7an, 14:30ak inguruan, Sopelako udaltzainek Urkobide kalean ohiko trafiko-kontrola egiten zuten bitartean, ibilgailu bat biribilgunera sartu zen, barruan zihoazen ibilgailuei pasatzen utzi gabe. Horren ondorioz, beste auto batek ere gogorki galgatu behar izan zuen talka egin ez zezaten.

Gidariari (24 urteko getxotarra) dokumentazioa eskatu ostean udaltzainek konprobatu izan zuten, mutilak ez duela inoiz gidabaimenik lortu eta, era berean, abuztuaren 19an Bilboko lurrazpiko aparkaleku batetik ostutako autoa gidatzen zuela.

Gidaria polizia-bulegoetara eraman zuten eta atestatu bat ireki zen. Bertan, gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu baten egile gisa ikertzen dute. Autoa berreskuratu ondoren, legezko jabearen esku jarri da.